Bizikletaren oharkabeko potentziala

Gure inguruan bizikletak kirola eta aisiarekin lotzen ditugu, baina asteburuetako txangoak edo lasterketetatik at, mundu mailako garraiobide garrantzitsuenean bihurtu da. Kotxe bakoitzeko bi bizikleta baina gehiago daude munduan, guztira mila milioi bizikleta daudela uste da eta Asiako hiri garrantzitsuenetan erosketak egiteko, lanera edo eskolara joateko modu ohikoena da.

Bihiruki bike commuter-4

Sortu zirenetik gizarte mailan izan duen inpaktua itzela izan da. Bizikleta duen pertsona batek oinezkoak baino 4 aldiz azkarrago bidaiatu dezake, 5 aldiz pisu gehiago garraiatuz. Lanera edo ikastera joatea ahalbidetu dio pertsona askori.

Gurean ere, ezaguna ez izan arren, izan du gizartearen bilakaeran zer esanik. XIX. mendean bizikletaren erabilpena askatasun sinbolotzat artu zuten Erresuma Batuko mugimendu feministek eta XX. mendean berriz hirien zabalkundean lagundu zuen beharginek fabriketara eguneroko joan etorrian erabili beharreko denbora murriztuz. Ladri di biciclette pelikulan, gerra ondorengo Erroman, bizikletaren garrantziaz ohartu gaitezke.

bicyclethieves

Ladri di biciclette, gerra ondorengo Erroma.

Gaur egun, hainbat erakunde garatu gabeko herrialdeetan mendebaldekoetan gertatu zen gauza bera egin nahian dabiltza. Beharrak antzekoak dira, umeen eskolarako bidaiak denboran murriztu eskolaratze tasak hobetzeko, medikuei bizikletak eskaini, egunean egiten dituzten bisita kopurua handitzeko. World Bycicle Relief erakundearen arabera 2004 tsunamiren ondoren Sri Lankan bizikleta bat lortu zuten familiek euren diru sarrera %35 handitu dute. Indian edo Tanzanian ere badakite honetaz eta bizikletak inbertsio estrategiko bilakatu dira landa guneetan pobrezia ezabatzeko erreminta gisa.

Bizikletaren oharkabeko potentzialaz Oñatiko Zuazola Instituan jabetu ziren eta urte batzuk badira Oñabike proiektuaren bitartez erabilpenik ez duten bizikletak jaso eta urtero Indiara bidaltzen dituztela Bicicletas sin fronteras gobernuz kanpoko erakundearen bitartez. Aurten 49 bizikleta prestatu dituzte. Gobernuz kanpoko erakunde honek garraiobidea ahalbidetzeaz gain bizikletaren inguruan lanpostuak sortzen ditu gizartean bazterketa egoeran dauden pertsonak bizikleten mantenuan trebatuz.

Utzi iruzkina